Ohiko galderak

Aukeratu zure ibilbidea nahi duzun egunerako eta zehaztu zenbat lagun etorriko zareten. Bidali eskaera web, email, WhatsApp edo sare sozialen bidez. Astoaren erabilgarritasuna egiaztatu eta bidaliko dizuegu erantzuna eta aurrekontua. 

Erreserba konfirmatzeko kostuaren %30 ordaindu beharko da erreserba unean. Horretarako 10 eguneko epea dago. Bestela jarri gurekin harremetan erabilgarritasuna egiaztatzeko.

Erreserba anulatuz gero, ez da dirua itzuliko: beste data baterako gordeko da.

Bi egun edo gehiagoko ibilbideen kasuan bai, 100€ko fidantza kobratzen da astoko. Amaieran itzuliko da, material guztia ongi baldin badago. 

Puntualtasuna eskatzen dugu, modu horretara bermatu ahal izango baitugu bai zuri eta bai gainerako bezeroei merezi duzuen arreta eta denbora eskaintzea. Atera aurretik, bezeroaren fitxa bete, sinatu eta falta den ordainketa egin, ibilbidea hasi baino lehen. 

Aukeratutako ibilbidearen informazioa emango da. Astoaren zaintza eta maneiatzeko azalpenak ematen dira, hautatutako ibilbidearen arabera. Gauak igaro nahi badira, 3 orduko ikastaroa egitea derrigorrezkoa da lehen egunean edo aurretik adostutako egunen batean. 

  • Astoa zuk kontrolatu behar duzu, eta ez berak zu eraman. 
  • Beti zure atzean edo ondoan joan behar da astoa, ez zaio aurreratzen utzi behar. 
  • Astoa beti sokatik lotuta eraman edo lotu nonbait. Ez utzi aske!
  • Astoak ohituta daude sokarekin lotuta joaten, lasaiak dira, baina animaliak direnez, erne joan behar da. Begiratu ea urduri jarriko duen zerbait aurrean ote dagoen (pertsonak, beste animaliak, kotxeak, bizikletak…). 
  • Ibilbidean zehar ez zaio belarra jaten utzi behar, bestela belarra jaten geratu nahiko du, eta zaila izango zaizu mugitzea. Gelditutakoan bai, orduan utzi belarra jaten. Zuk ibilbidea egin orduko janda egongo da, eta ondoren ere jaten emango diogu.
  • Astoa hobeto joango da atzean pertsona bat baldin badago. 
  • Gelditzen bada, txalo bat egin. 
  • Aurreratzen bazaizu, sokarekin “molinilloa” egin, ez zaio gustatzen sokarekin muturrean jotzea eta atzera joango da. 
  • Astoa leun tratatu, laztandu, hitz egin berarekin, kostatu zaion zerbait ondo egin ondoren saritu laztan batekin edo hitz goxoekin. Berak ondo erantzungo dizu.

Astoak gure ondoan joaten dira ibilbidean, ez gu beren gainean. Gehienez 40kg. eraman ditzakete gainean. Beraz, ume txikiak (10 urte arte) tarteka joan daitezke gainean, nekatuta daudenean, beti ere, gurasoen ardurapean. Kasu horietarako gomendatzen da umeentzako bizikletako kaskoa eramatean.

Adostutako ibilbidea egin behar da, baina aldaketak egitea posible da, beti ere gurekin harremanetan jarri eta hala adostuta. Gainerakoan, ibilbidea bidaiarien ardurapekoa da. 

Astoarekin pazientzia izan behar da. Tokiren batetik pasa behar duenean seguru sentitzen ez bada, gelditu egin daiteke. Horrelakoetan, bere denbora eman, baina saiatu aurrera egiten. Ogi lehor puska batekin lagundu ahal zaio beldur hauek gainditzen. Hala ere, azukre asko dutenez, neurrian eman behar zaie.

Astoek eragin ditzaketen kalteak aseguratuta daude. Hala ere, jarri gurekin harremanetan lenbailehen, eta behar ezkero hurbildu gaitezke zauden tokira.

Aintzerga Auzoa
20492 Berastegi
Gipuzkoa

Nola iritsi info@astotrek.eus +34 676 69 15 92
© 2022 Astotrek | Designed by Chroma Estudioa