Zerbitzuak

Bi orduko ibilbide gidatuak

Astoekin lehen esperientzia izateko bi orduko ibilbide gidatuak eskaintzen ditugu Aintzergan (Berastegi) eta Plazaola Trenbidera. Astoak ezagutu, haiengana hurbildu eta Aintzerga bailara zoragarria ezagutuko duzue bertako toxokoak ongi ezagutzen dituen gida batekin.

Ordutegiak: 10:30 eta 16:30

Helduak 15€

Haurrak 10€

Haurrak 2-10 urte bitartekoak.

Haurrek 40 kg arte gainean jarri ahal izateko, bizikletako kaskoa beharrezkoa da.

Taldeak gehienez 10 pertsona, gutxienez 4.


Ibilbideak gidarekin

Eskualdeko edertasunak, ohiturak eta baserritarren mundua gertutik ezagutu nahi badituzu, ibilbideak gidarekin egiteko aukera ere baduzu. Astoa ongi gidatzeko eta ondo moldatzeko aholkuak emango dizkizu, bereziki mendi-ibilbideen kasuan.

Egun 1/2
115€


Egun 1
180€


4 egun <
170€/eguna

Egun 1/2
150€


Egun 1
210€


4 egun <
200€/eguna

Gehigarriak
  • Ibilbidearen irteera puntura edo bukaerara astoak eramatea: 1€/km
  • Gau bat edo gehiagoren kasuan: astoa maineiatzeko 3 orduko sarrera. 30€ (behin bakarrik egin behar da)
Zer da astoa maneiatzeko ikastaroa?

Nahi duzun ibilbidea, zure kasa

Gure astoak prestatuta daude ibilbideak zuek bakarrik egiteko, beti ere astoa ezagutzeko eta maneiatzeko sarrera egin ondoren. Aukeratu egin nahi duzun ibilbidea eta data, eta jar zaitez gurekin harremanetan erreserba egiteko.

Ibilbide lineala egin nahi baduzu, astoa jasoko dugu helmugan eta eramango zaitugu irteera puntura. Umeek, gainean jartzeko, bizikletako kaskoa ekarri behar dute.

Non lo egin:

Zonaldea, ibilbide mota, zure interesak eta pertsona kopuruen arabera lo egiteko aukera desberdinak daude: mendiko bordak, landetxeak, hotelak edo kanpinak. Astoentzako egokienak diren aukerak ematen dizkizugu. Erreserbak zuek egin beharko dituzue.

Egun 1/2
45€


Egun 1
60€


4 egun <
50€/ eguna

Egun 1/2
80€


Egun 1
110€


4 egun <
100€eguna

Gehigarriak
  • Ibilbidearen irteera puntura edo bukaerara astoak eramatea: 1€/km
  • Gau bat edo gehiagoren kasuan: astoa maineiatzeko 3 orduko ikastaroa. 30€
  • Bi egunetik gora, 100€ko fidantza kobratzen da astoko, eta amaieran itzultzen da, material guztia ongi baldin badago.
Zer da astoa maneiatzeko ikastaroa?

Zure ekitaldi berezienak astoen konpainian

Urtebetetze festak, ospakizun bereziak, ezkontzak, landetxetako egonaldiak… Antolatu duzun ekitaldiren batera astoak eraman nahi dituzu? Kontaiguzu zure ideia eta aurrekontua neurrira egingo dizugu.


Aintzerga Auzoa
20492 Berastegi
Gipuzkoa

Nola iritsi info@astotrek.eus +34 676 69 15 92
© 2022 Astotrek | Designed by Chroma Estudioa