Filosofia - Astotrek

Filosofia

Gure eredua

“Bidaiatzeko beste modu bat, astoak bidelagun, naturaz beste era batera gozatzeko”

Gure bizi-ibilbidearen ondorio da Astotreken filosofia, modu jasangarrian bidaiatzea ez ezik, bizitzea ere bai: norbere baratzean landatutakoa jatea, naturarekin konektatzea, lasaiago bizitzea, natura eta animaliak errepespetatuz bizitzea edota harremanez aberastea.

Astoen erritmora bidaiatzeak naturarekin konektatzen zaitu, eta errespetuan oinarritutako balioak indartzen ditu

Ohiko galderak ikusi
Aritz eta Elena, bidaideak

Bizitza erdia baino gehiago daramagu elkarrekin bidaiatuz, kultura eta bizimodu berriak ezagutuz, eta naturak eskaintzen digunarekin gozatuz. Hori da gehien gustuko duguna.

Alpeak, Andeak, Himalaia… 2014 eta 2015 urteetan, Asia, Ozeania eta Amerikako 22 herrialdeetan barrena bidaiatu genuen, gainean oinarrizkoena bakarrik eramanda. Une bakoitzean sentitzen genuenaren arabera erabakitzen genuen gure hurrengo geltokia.

“Bi urte
munduan
zehar”


Harrezkero, gure bizitzaz gehiago jabetu eta lurrarekin harreman estuagoa izateko erabakia hartu genuen. Berastegiko lur eremu txiki batean baratze bat sortu eta animalia batzuk jarri genituen: oiloak, untxiak, ardiak… eta Luki, gure mandoa.

GR12-aren bidaia, abiapuntu

2020an hasi zen gure ametsa forma hartzen. Luki albarda eta alforjekin ekipatu eta zortzi eguneko zeharkaldia egin genuen Pirinioetatik barrena, mendiko bordetan lo eginez. Bizitakoak liluratu gintuen. Horregatik, gure zaletasuna zena, beste pertsona batzuei eskaintzeko erabakia hartu genuen.

Astoaren zainketa eta ongizatea, gure ekintzen oinarri
Astoak errespetuan oinarrituta hezten ditugu, eta hori transmititzen diegu bidaiariei

Eremu eta larre zabaletan bizi dira astoak, aske.

Mimoak eta laztanak, baina bakoitzak bere neurrian.

Belarra, hostoak eta larrak jaten dituzte. Guk garagar lastoa eta oloa ere ematen diegu, indartzeko.

Ez dute ur asko edaten, baina beti freskoa eta garbia eskura izaten dute.

Neguan bordan egoten dira, hotz, euri eta elurteetatik babesteko.

Eskuila berezi batekin eroritako ilea eta hautsa kentzen diegu.

Astoak entrenatu egiten ditugu, bide desberdinetik ibiliz, erreka eta putzuak pasaz, aginduak betez...

Oinak garbitu eta azazkalak mozten dizkiegu behar denero.

Aintzerga Auzoa
20492 Berastegi
Gipuzkoa

Nola iritsi info@astotrek.eus +34 676 69 15 92
© 2022 Astotrek | Designed by Chroma Estudioa