2014 | Arra | Todoterrenoa
Izenak aurkakoa iradokitzen badu ere, oso asto lasaia da. Astosorotik etorria da, bizkaitarra. Handia eta marroixka da, belarrietatik iletsua. Meskiren lagun-mina. Edozein ibilbide egiteko prestatua dago.
2014 | Arra | Atleta galanta
Meski Marokoko basamortuko oasi eta herri baten izena da. Itxuran oso elegantea da: handia, marroixka eta ile-zuriduna. Asto azkarra da, eta ibilbide luze ugari egin ditu, tartean Donejakue bidea.
2006 | Arra | Gure beteranoa
Enkarterriko arrazako astoa, beltza eta tripa zuriduna. Ataungo Kantxillu baserritik etorria. Mendian asko ibilitakoa da, horregatik da oso esanekoa. Gurera etorri den azken astoa izan arren, beteranoena da.
2019 | Arra | Taldeko abeslaria
Tamaina ertaineko astoa, ile marroi kizkurrekoa. Leitza eta Andoain arteko Plazaola trenbideko geltokiari eta ondoko baserriari zor dio izena. Gure lagunen txoko kuttuna da. Arrantzaka gehien ibiltzen den astoa da.
2020 | Arra | Mimosoena
Japoniako xintoismo erlijioaren arabera, naturaren izpiritua da Kami. Asto ertaina da, beltza eta iletsua. Aintzergan bertan jaioa. Laztanak jasotzea gustuko du, eta mantso xamarra izan arren, oso jostaria da.
2013 | Arra | Gure lehen mandoa
Berarekin hasi ginen ‘Bidaiatzeko beste modu bat’ amesten. Mando txikia da: ama ponia du, eta aita, berriz, Enkarterrietako astoa. Zaldiaren odola du: oso azkarra eta bizia da. Berak agintzen du taldean, eta ogia hartzen lehena izan ohi da.
2019 | Arra | Lotsatia
Lotsatia bai, baina laztan egiten diozun arte, asko gustatzen baitzaio mimoak jasotzea. Oso argi du zer nahi duen. Gris argi koloreko asto txikia da.
2012 | Emea | Etxeko nagusia
Taldeko asto eme bakarra da, Enkarterriko arrazakoa. Eta astoen kasuan, emeak izaten omen dira taldeko azkarrenak eta agintarienak. Lola ere horrela da.
2021 | Arra | Etxeko kuttuna
Taldeko txikiena da, gurean jaiotako bakarra. San Isidro, baserritarren egun batez jaio zen. Hortik bere izena. Astotxo polit-politta da, guztiak txoratzen ditu!