Natura, basoa, berdea, hezetasuna, errekak, baina baita iragan industrial garrantzitsu baten hondakinak, meategiak, burdinolak, geltokiak, zubiak, tunelak… Leitzarango Biotopo Babestua ezagutzeko beste modu bat.
Ibilbide hasiera: Astotrek (Berastegi)
Ibilbide bukaera: Andoain. Alderantziz ere egin daiteke.
Hasiera Astotrek edo Andoaindik (Otieta Parkea) izan daiteke, eta astoa ibilbide hasierara edo bukaerara eramango dizugu. Kontutan izan Naturbidean oinezkoak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak ibiltzen direla, beraz, animaliekin beti erne ibili. Linterna eramatea beharrezkoa da Naturbidean ibiltzeko.
Informazio gehiago Egin erreserba