Plazaolako trenaren Nafarroako altxorrak

2-3 eguneko ibilbidea

Plazaola Naturbideko zati ederrenetakoaz gozatzeko ibilbidea, asteburu batean edo oporralditxoetan egiteko aproposa: trenbide zaharraren geltokiak, tunelak, baso eta larreak, baserriak, Aralarko bistak, urjauziak… 

Ibilbide hasiera: Astotrek (Berastegi)

Ibilbide bukaera: Latasako geltokia. Bertan jasoko dira astoak. Ibilbidea alderantziz ere egin daiteke, edo etapak zure gustura egin.

Aukera gehiago ere planteatu daitezke inguru horretan

Nafarroako zonalde horrek dozenaka aukera eskaintzen ditu. Kontatuiguzu zer egin nahi duzun, zenbat lagunekin eta zein egun kopururako, eta lagunduko zaitugu zure oporraldia prestatzen.

Informazio gehiago Egin erreserba
  • Distantzia31,5 km
  • Ibilbide motaLineala
  • ZailtasunaErraza
  • Malda590 m
Non lo egin astoekin?

Aproposak diren lotoki batzuk proposatzen dizkizugu. Erreserba zuk egin beharko duzu.

Hotel Ayestaran

Lekunberri

Camping Aralar

Lekunberri

Zure gustuko beste ibilbideren bat egin nahi?

Done Jakue bidea, GR12 Euskal-Herriko bidea, Aralarko zeharkaldia… bestelako aukera ugari daude. Idatziguzu, eta forma emango diogu zure ideiari.
Idatzi

Aintzerga Auzoa
20492 Berastegi
Gipuzkoa

Nola iritsi info@astotrek.eus +34 676 69 15 92
© 2022 Astotrek | Designed by Chroma Estudioa