3 eguneko tourra astoekin - Astotrek

3 eguneko tourra astoekin

Ezagutu Euskal Herriko birika

Plazaola Naturbideko zati ederrenetakoaz gozatzeko ibilbidea,Aste Santuan egiteko aproposa: trenbide zaharraren geltokiak, tunelak, baso eta larreak, baserriak, Aralarko bistak, urjauziak… 

Ibilbide hasiera: Astotrek (Berastegi)

Ibilbide bukaera: Latasako geltokia. Bertan jasoko dira astoak. Ibilbidea alderantziz ere egin daiteke, edo etapak zure gustura egin.

Naturarekin bat egiteko plana

Plazaolako bide berdea, inguruko ibilbiderik ederrenetakoa da. Astoen laguntzarekin bidaiatzea naturarekin bat egitera bultzatuko zaitu eta inguruarekiko errespetua handituko dizu.animaliekiko eta ingurunearekiko errespetuari lotutako balioak indartuko ditu. Astotrekeko ibilbidea turismo jasangarriaren aldeko apustua da.

Egin erreserba
  • Distantzia31,5 km
  • Ibilbide motaLineala
  • ZailtasunaErraza
  • Malda590 m

Topalekua: Astotrek (Berastegi)

Ordua: 15:30

Astoak prestatzen eta hauek zaintzen ikasiko dugu, gure gidarien laguntzaz. Lehenengo geldialdia Plazaolako geltoki zaharrean izango da, eta handik 7,5 km. egingo ditugu Leitzaraino, naturaz inguratutako herri xarmangarrienetako bateraino. Ba al zenekien Leitzan filmatu direla film hauek?: 8 apellidos vascos, La buena nueva edo La ermita.

Ostatua: Jai-Alai hostala

Abiapuntua: Hostal Jai-Alai

Ordua: 09:30

Bigarren egunean Leitzako eliza ikusgarria atzean utzi eta Bide Berdea hartuko dugu berriro ere, Lekunberrirantz. Eguerdian, astoekin bazkalduko dugu, atseden hartzeko. Bazkalostean, bideari ekingo diogu, Huitziko tunelera iritsi arte. Tunelak 2,7km-ko luzera du, eta urte askoz penintsulako luzeena izan dela uste da. Musuen tunela ere deitu izan zaio. Ba al dakizu zergatik?

Zati honen helmugara iritsiko gara, Lekunberrira. Herri ezaguna da, besteak beste, Ernest Hemingway, Belgikako Fabiola eta Orson Welles bezalako pertsonaia ezagunek udako oporraldiak igarotzeko aukeratzen zuten lekua delako.

Ostatua: Ayestaran hotela

Irteera puntua: Hotel Ayestaran

Ordua: 09:30

Ibilbidearen azken egunean Latasarantz abiatuko gara. Ibilbidea, neurri handi batean, Larraun ibaiaren ondotik igarotzen da. Leku zoragarriak pasako ditugu, esaterako, Ixkierreko ur-jauzia. Bertan bazkalduko dugu.

Ibilbide honetan, eskualdeko iragan industriala ezagutu ahal izango ditugu, San Migueltxo paper-fabrika zaharra eta Pastaola Erdi Aroko burdinola, besteak beste.

Eguerdian Latasara iritsiko gara, eta gero Astotrekera taxiz itzuli.

Zerbitzu hauen barne...

4 asto

Gida

Astoentzako materiala

Asegurua

Bazkaria

Garraioa

Taxia

Zerbitzu hauek ez daude barruan: Astotrekera garraioa, ibilbidea hasi aurretik, afariak eta "Zerbitzu hauek barne" atalean aipatu ez den bestelako kontzeptuak.

Eraman ditzakezun gauzak: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak, berokia eta zira, linterna, kantinplora, ibilbiderako motxila txikia, gainerako ekipajea, forjetan kargatzeko - gehienez 8 kg/perts, ibilbiderako pikoteoa.

Prezioa: 330€

Zure gustuko beste ibilbideren bat egin nahi?

Done Jakue bidea, GR12 Euskal-Herriko bidea, Aralarko zeharkaldia… bestelako aukera ugari daude. Idatziguzu, eta forma emango diogu zure ideiari.
Idatzi

Aintzerga Auzoa
20492 Berastegi
Gipuzkoa

Nola iritsi info@astotrek.eus +34 676 69 15 92
© 2022 Astotrek | Designed by Chroma Estudioa