Berastegiko ikuspegi ederrak

Egun osoko edo 2 eguneko ibilbidea

Berasegiko eremua ezagutzeko ibilbide zoragarria da: larreak, bordak, baso mota ugari (pagadiak, pinudiak, hariztiak… ). Ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu: Aralarko Malloak, Txindoki, Aintzerga auzoa, Berastegiko etxe ederrak…

Ibilbide hasiera: Astotrek (Berastegi)

Ibilbide bukaera: Astotrek (Berastegi)

Ibilbidea luzatzeko aukerak

Bi egunetan ere egin daiteke. Uliko mendiko aterpe irekian lo egin daiteke. Handik, Ulizar tontorrera (Areso) edo Orexa herrira joan daiteke. Orexako Ostatua jateko leku bikaina da.

Egin erreserba
  • Distantzia13,3 km
  • Ibilbide motaZirkularra
  • ZailtasunaErtaina
  • Malda400 m
Non lo egin astoekin?

Aproposak diren lotoki batzuk proposatzen dizkizugu. Erreserba zuk egin beharko duzu.

Argiñenea Landetxea

Berastegi

Aterpe irekia

Uli mendia

Zure gustuko beste ibilbideren bat egin nahi?

Done Jakue bidea, GR12 Euskal-Herriko bidea, Aralarko zeharkaldia… bestelako aukera ugari daude. Idatziguzu, eta forma emango diogu zure ideiari.
Idatzi

Aintzerga Auzoa
20492 Berastegi
Gipuzkoa

Nola iritsi info@astotrek.eus +34 676 69 15 92
© 2022 Astotrek | Designed by Chroma Estudioa