Ibilbidearen laburpena: Mendiko artzain bordara ibilaldia, belazeetatik barrena eta gaztandegira bisita astoekin uztartzen dituen egun erdiko esperientzia. Esperientzia osatua da, artzain kultura bere osotasunean ulertzeko aproposa.
Berastegiko plazatik abiatu eta astoekin mendian ibiliko gara, kirola eta kultura uztartuz. Bidean zehar geldialditxoak egingo dira, artzain kultura hobeto ezagutzeko. Mendiko borda batera iritsiko gara eta bere funtzionamendua barnetik ezagutuko dugu. Geldialdia gazta puska bat dastatu eta indarrak hartzeko aprobetxatuko dugu.
Ondoren, herritik pasa eta belaze berdeetan barneratuko gara. Azalpen batzuekin lagunduta, artzain kulturan sakonduko dugu. Gazpio artegia eta gaztandegia ezagutuko ditugu ostera, dastaketa batekin amaituz.
Artzain kulturan barneratzeko esperientzia da, hainbat azalpen pildorekin lagunduta (edukiak ezagutzeko, ikusi beste bi ibilbideetako azalpenen zerrenda). Oso gomendagarria egun erdi bateko plana egiteko, kirola, kultura eta artzaintza uztartuz.
Dastaketa: Mendiko bordan 2 gazta zati dastatuko dira urarekin. Gazpio artegian aldiz, Gazpio” artzainaren hiru gazta mota dastatuko dira: naturala, ketua eta gaztanbera. Pertsonako lau hiruki egongo dira klase bakoitzeko eta gaztanbera pixka bat (piko batzuen laguntzarekin), eta sagardo zein ardoa eskainiko da, urarekin batera.
Kilometroak: 6,5 kilometro.
Denbora: 4 ordu.
Desnibela: 357 metro.
Prezioa:: Haurrak 20 euro. Helduak: 45 euro.
Oharrak: Mendiko arropa erosoa ematea komeni da. Haurrekin egiteko gehiegizkoa izan daiteke. Ederra da kirola egiteaz gain, artzain kulturaren inguruan ikasteko. Haur txikiekin egiteko gehiegi izan daiteke. Hauekin egiteko, gaztandegiko bisita belazeetan barrena astoekin ibilbidea gomendatuko genuke.
*Ibilaldi hauen diseinuan Josu Ozaita antropologoaren aholkularitza izan dugu, berak idatzitako “BE! Berastegiko artzain kultura” lan antropologikoa oinarri hartuta.
Ibilbide hasiera:
Ibilbide bukaera: