Plazaolako bide berdea igarobide oso erakargarria da, trenbide estuko trenaren egitura zaharretik eraikia, 1914tik 1953ra Iruñea eta Donostia banatzen dituzten 85 kilometroak lotzen zituena. Gipuzkoan, Nafarroarekiko mugatik gertu, Plazaola edo Bizkotx meategiak zeuden, eta minerala Andoainera garraiatzen zuen trenari eman zioten sorrera eta izena, eta ondoren, bi hiriburuen artean bidaiariak garraiatzeko osatu zen.
Gaur egun, 66,5 km egin daitezke baso eta larreen artean: 41,9 Nafarroan eta 24,6 Gipuzkoan, babestua dagoen Leitzaran Bailara non Leitzaran erreka eta baso hezeak izkutatzen dute mendeetan meategiak, burdinolak, edo errotak sortutako aztarnak.
Nafarroa eta Gipuzkoa bat egiten dutenaren gertu kokatzen da Astotrek. Bertatik 2 aukerak proposatzen dizkizuegu Plazaola Naturbide zoragarri honetaz gozatzeko.