Ibilbidearen laburpena: Mendiko artzaintza eta artzain kulturaren barneratzea da. Berastegiko herria mendi aldetik gurutzatuko dugu, tarteka geldialditxoak eginez azalpenak entzuteko eta mendiko borda batean amaitzeko. Bertan, borda baten funtzionamendua ezagutu eta gazta dastaketa egingo dugu. Bide guztian zehar astoen laguntza izango dugu. Astoak sokatik eman daitezke, haiekin harremana sortuaz, eta haurren kasuan, denbora tarte batean, gainean ere joan daitezke.
Berastegiko plazatik abiatuko gara, eta bidean zehar, 6 geldialdi egingo ditugu. Azalpenak emateko momentuak izango dira, inguratzen gaituen hori ulertzeko. “Pildora” deitu diogu, azalpentxo laburrak direlako, 5 minutu baina gutxiagokoak. Deskantsua hartzeaz gain, artzain kulturaren inguruan ikasteko parada izango dira.
Dastaketa: “Gazpio” artzainaren bi gazta mota dastatuko dira: naturala eta ketua. Pertsonako lau hiruki egongo dira klase bakoitzeko (piko batzuen laguntzarekin), eta sagardo zein ardoa eskainiko da, urarekin batera.
Kilometroak: 4.000 metro
Denbora: 2.5 ordu denera.
Desnibela: + 247
Prezioa: haurrak 15 euro. Helduak: 30 euro.
Oharrak: Mendiko arropa erosoa ematea komeni da. Mendia, natura, astoak eta artzain kultura uztartzen dituen ibilbidea. Haur txikiekin egiteko gehiegi izan daiteke. Hauekin egiteko, gaztandegiko bisita belazeetan barrena astoekin ibilbidea gomendatuko genuke.
Ibilbide hasiera: Berastegiko Udal Plaza
Ibilbide bukaera: Berastegiko Udal Plaza