Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan Urto atseden-eremua dago, Leitzaran errekaren magalean. Gune lasaia da, uda giroan errekan freskatzeko aproposa: mahaiak, barkakoa, haur-parkea eta komuna daude. Egun pasa egiteko aukera aparta da.
Ibilbide hasiera: Astotrek (Berastegi)
Ibilbide bukaera: Astotrek (Berastegi)
Astotreketik ordu bat behar da joateko eta bide beretik itzultzen da, Leitzaran errekaren ibilgua jarraituz. Ibilbide atsegina da familian edo lagunekin egiteko. Leitzaran bailaran sartzeko aukera ere eskaintzen du.
Egin erreserba