Astoengana hurbildu, laztandu, orraztu, jaten eman, beren ezaugarriak ezagutu, karga kokatzen eta korapiloak egiten ikasi… Gure astoak ikasita daude, baina animaliak izaki, nola maneiatzen ikasteak zure ibilbidea erraztuko du.
Ibilbide guztien aurretik egiten da astoa ezagutzeko eta maneiatzeko sarrera bat, prezioaren barruan, baina egun bat baino gehiagoko ibilbideen kasuan, 3 orduko ikastaroa egitea derrigorrezkoa da. Ibilbidearen lehen egunean edo aurretik adostutako beste egun batean egin daiteke.
30€ irteerako (behin bakarrik egin behar da)
Zerbitzuetara itzuli