Ibilbidearen laburpena: Bi atal ditu ibilaldiak. Batetik, Berastegiko belazeen erdigunetik ibiliko gara astoekin. Bestetik, “Gazpio” artegia eta gaztandegia ezagutuko ditugu, bere gazten dastaketarekin amaituz. Paisaia ulertu eta artzainen mundura hurbiltzeaz gain, artzain baten gaur egungo errealitatea ezagutuko dugu.
Berastegiko plazan bilduko gara, eta herria zeharkatu ostean, bertako belaze berdeen erditik ibiliko gara. Hiru geldialdi egingo ditugu bidean, azalpen laburrak emateko. Eta handik, “Gazpio” gaztandegira joango gara. Bertan denbora bat egin ostean, herriko plazan amaituko dugu berriro.
Bidean zehar honako edukiak landuko dira:
Dastaketa: “Gazpio” artzainaren hiru gazta mota dastatuko dira: naturala, ketua eta gaztanbera. Pertsonako lau hiruki egongo dira klase bakoitzeko eta gaztanbera pixka bat (piko batzuen laguntzarekin), eta sagardo zein ardoa eskainiko da, urarekin batera.
Kilometroak: 2.8 kilometro
Denbora: 2.5 ordu
Desnibela: 125 metro
Prezioa: Haurrak: 15 euro. Helduak: 30 euro.
Oharrak: Mendiko arropa erosoa ematea komeni da. Astoak, artzain kultura eta gastronomia uztartzen dituen ibilbidea, edozein pertsonak egiteko aproposa. Haur txikiekin egiteko gehiegi izan daiteke. Hauekin egiteko, gaztandegiko bisita belazeetan barrena astoekin ibilbidea gomendatuko genuke.
Ibilbide hasiera:
Ibilbide bukaera: