Naturaz eta bertako ibilbideez gozatzeko, trekking-a eta astoak uztartuz, Astotrek enpresa sortu genuen. Kirola egiteaz gain, animaliekin sortzen den konexio aberasgarriaz aparte, gure paisaiak atsegin hartu eta ulertzeko ibilaldiak eskaini nahi dizkizuegu.
Esperientzia berriak, gozatu eta era berean ikasteko. Artzain kultura hobeto ezagutzeko 3 ibilaldi desberdin prestatu ditugu Berastegin, historia, gaurko errealitatea eta gure paisaia hobeto ulertzeko gakoak jakiteko.
Zatoz gurekin, eta gure inguruko sekretuak biziko ditugu astoen laguntzaz.
3 ARTZAIN KULTURA IBILBIDEAK BERASTEGIN
Mendiko artzaintza eta artzain kulturaren barneratzea da. Berastegiko herria mendi aldetik gurutzatuko dugu, tarteka geldialditxoak eginez azalpenak entzuteko eta mendiko borda batean amaitzeko. Bertan, borda baten funtzionamendua ezagutu eta gazta dastaketa egingo dugu. Bide guztian zehar astoen laguntza izango dugu. Astoak sokatik eman daitezke, haiekin harremana sortuaz, eta haurren kasuan, denbora tarte batean, gainean ere joan daitezke.
2. Gaztandegira bisita belazeetatik barrena astoekin
Bi atal ditu ibilaldiak. Batetik, Berastegiko belazeen erdigunetik ibiliko gara astoekin. Bestetik, “Gazpio” artegia eta gaztandegia ezagutuko ditugu, bere gazten dastaketarekin amaituz. Paisaia ulertu eta artzainen mundura hurbiltzeaz gain, artzain baten gaur egungo errealitatea ezagutuko dugu.
3. Artzain kultura: mendiko bordak eta gaztandegira astoekin
Mendiko artzain bordara ibilaldia, belazeetatik barrena eta gaztandegira bisita astoekin uztartzen dituen egun erdiko esperientzia. Esperientzia osatua da, artzain kultura bere osotasunean ulertzeko aproposa.
Opari berezi bat egin nahi duzu? Konta iezaguzu zer ideia duzun, zer ibilbide-mota, zenbat egun, zenbat lagunentzat, eta opari esklusibo bat prestatzen lagunduko dizugu, ziur asko gustatuko zaiona. Guk opari-txartel pertsonalizatua bidaltzen dizugu.
Astoekin lehen esperientzia izateko bi orduko ibilbide gidatuak eskaintzen ditugu Aintzergan (Berastegi) eta Plazaola Trenbidera. Astoak ezagutu, haiengana hurbildu eta Aintzerga bailara zoragarria ezagutuko duzue bertako toxokoak ongi ezagutzen dituen gida batekin.
Ordutegiak: 10:30 eta 16:30
Helduak 15€
Haurrak 10€
Haurrak 2-10 urte bitartekoak.
Haurrek 40 kg arte gainean jarri ahal izateko, bizikletako kaskoa beharrezkoa da.
Taldeak gehienez 10 pertsona, gutxienez 4.
Eskualdeko edertasunak, ohiturak eta baserritarren mundua gertutik ezagutu nahi badituzu, ibilbideak gidarekin egiteko aukera ere baduzu. Astoa ongi gidatzeko eta ondo moldatzeko aholkuak emango dizkizu, bereziki mendi-ibilbideen kasuan.
Egun 1/2
115€
Egun 1
180€
4 egun <
170€/eguna
Egun 1/2
150€
Egun 1
210€
4 egun <
200€/eguna
Gure astoak prestatuta daude ibilbideak zuek bakarrik egiteko, beti ere astoa ezagutzeko eta maneiatzeko sarrera egin ondoren. Aukeratu egin nahi duzun ibilbidea eta data, eta jar zaitez gurekin harremanetan erreserba egiteko.
Ibilbide lineala egin nahi baduzu, astoa jasoko dugu helmugan eta eramango zaitugu irteera puntura. Umeek, gainean jartzeko, bizikletako kaskoa ekarri behar dute.
Non lo egin:
Zonaldea, ibilbide mota, zure interesak eta pertsona kopuruen arabera lo egiteko aukera desberdinak daude: mendiko bordak, landetxeak, hotelak edo kanpinak. Astoentzako egokienak diren aukerak ematen dizkizugu. Erreserbak zuek egin beharko dituzue.
Egun 1/2
45€
Egun 1
60€
4 egun <
50€/ eguna
Egun 1/2
80€
Egun 1
110€
4 egun <
100€eguna
Urtebetetze festak, ospakizun bereziak, ezkontzak, landetxetako egonaldiak… Antolatu duzun ekitaldiren batera astoak eraman nahi dituzu? Kontaiguzu zure ideia eta aurrekontua neurrira egingo dizugu.